XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eskerrik asko, Jauna; ezin nezake nere egin bearra utzi; bañan nere ta bere izenean Aba onek juan nai ba'lu, bai, zuekin batean bazkaldu lezake.
- Eta ¿zuk (beste Abari irakasleak galdetu zion) naiko al dezu?.
- Nagusiaren baimena dedan ezkero, bai, Jauna; ta pozik.
Mutil guztiak txaloka beren poza agertu zuten eta altxa ta ezkerrak Nagusi Jaunari emanez, lana alde batera utzita jostatzera juan ziran.
¿Nora?.
- Orain (zion irakasleak Abarri) zu izango zera gure jabe; nai dezuna agindu.
- Beste ola batzuek ikusi naiko ba-dituzute....
- Ez, ez: naikoak ikusi ditugu: ta ¿zenbat ola izango dira Tolosa'n?.
- Nere ustez eta aundi ta txiki tartean, ogeita amalau.
- Ta ¿nundik, erria ta ola guzti edo geienak ikusi genezazke?.
- An aurrean daukagun Izazkun'go mendi artatik; bañan ¿ez ote dago urruti samar?.
- Neretzat ez: mutillentzat ala balego....
- Ez Jauna, ez (erantzun zioten oiek): ta pozik igoko gera.
- ¡Aupa, bada, mutillak: giro ona degu ta ¡gora! lenbailen! Au Kalasanz'dar Abak esan ala, ibiltzen asi ziran Zerkausi karrikatik, bidez ango estalpe egokia ikusirik; ta Naparro aldeko zubi zabala iragan ondoren mendi gora igotzen asi ziran, ta ¡bai ederki ta bat batean erri guztia ikusten zala mendi magaletik!.